Ostiralean hasiko dira ofizialki Hernaniko inauteriak, baina dagoeneko giroa bero-bero dago. Urteroko iragarle gisa, atzo atera zen Urumea ikastolako iñude eta artzaien konpartsa kalez kale, eta ondoren, udaletxeko arkupeetan eskaini zuen kontzertua Hernaniko Musika Bandak, Tolosako doinuak gogoraraziz. Bi taldeek, gainera, Plazan egin zuten bat, iñude eta artzaien ekitaldi nagusian.