Pride pelikula jarriko dute bihar Biterin, Gure Esku Dagok eta Bagagiltza herri plataformak. Pelikula hori aukeratu du antolakuntzak, beraien ustez, irudikatzen duelako «denok elkartuta zerbait lortu dezakegula». Arratsaldeko 19:00etan izango da proiekzioa, Biterin. Sarrera, debalde.