Zubimuxu aterpetxean sukaldea jarriko da eta zeukan gabeziari aurre eginen zaio. Honela, turista eta bisitarien dituzten beharrei erantzunen zaio aterpeari sukalde zerbitzua gehituz. Lehen zituen hozkailua eta mikrouhin labeaz gain, indukzioko plaka eta labea ere izanen ditu aurrerantzean gainerako ekipamendu guztiarekin. Obrak 12.100 euroko kostua izan du. Behin lanak bukatuta, aterpea lizitatzeko borondatea du Udalak.