Herri Batzarrean hiru gai aztertu ziren pasa den larunbatean. Horien artean Artikutzaren etorkizunaren inguruko gaia nabarmendu zen. Kontserbaziorako Eremu Berezitzat ZEC izendapena eskuratu zuen orain urte pasatxo, eta horren aipamena egiteaz gain, itxiturak kentzeko asmoa ere aipatu zen.
Honek era berean animaliak kontrolatzeko beharra sortzen du. Donostiako Udalak urtegia kentzeko hartua duen erabakiaren eta emanen diren urratsen berri ere eman zen. Goizuetan turismoak edukiko lukeen eraginaz ere eztabaidatu zen.
Balorazio positiboa
Diru kontu orokorrak azaltzeaz gain, aipamen berezia egin zitzaien eta inbertsio garrantzitsutzat jo ziren zabortegiaren itxiera eta hospitaleko obra. Azken hilabeteen errepasoa ere egin zen: Tokiko maparen inguruko hausnarketa; Iberoko dorrea berritzen inbertituko diren 450 mila euroak; Zubimuxu aterpean eginen den sukaldea eta lizitaziora ateratzeko asmoa; etxebizitza lantaldeak egindako lana; Fernando Goiaren kontratazioa...
Udalak balorazio positiboa egin du. Hala ere, aurrera begira, hurbildu ez ziren herritarrei deia luzatzen diete eta animatu batzarretan parte hartzera. Kontsultentzako eta iritzia emateko tartea ere bai baitago.