Tabernetako musikaren bolumena kontrolatzeko, mugagailuak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Ostiralean Udalean bildu zen kontratazio mahaiak hala erabakita, AudioLab enpresak udalerriko ostalaritza establezimenduetan mugagailu erresgistratzaileak jarriko ditu.
Hain zuzen, sonografoak jarriko ditu musikaren bolumena kontrolatzeko, eta horrez gain, aholkularitza teknikoa emango die udaleko tekniari eta udaltzainei, eta urtebetez ekipoen egiaztapena egingo du.

«Herritarren elkarbizitzaren alde»
Neurri hau aurretik egindako azterketa baten ondorio dela ere azaldu du Udalak. «Gure herriko 16 ostalaritza establezimendutan aire-zarataren isolamendurako azterketa egin zen duela hilabete batzuk. Azterketaren helburua zen jakitea udalak zein mailatan mugatu behar duen ekipo bakoitza, eta, horren ondorioz, bakoitzari dagokion mugagailu erregistratzailea jartzea».
Beraz, mugagailuak  jartzea da lehendik egindako azterketaren ondorengo neurria. «Hau da udalak emango duen hurrengo pausua, herritarren elkarbizitzaren alde». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!