Lurzoru ondarearen inbentarioa, Araudik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Araudi enpresak aholkulari­tza eta laguntza zerbitzua emango dio Udalari, lurzoru ondarearen inbentarioa osa­tzeko prozesuan, ostiraleko kontratazio mahaian hala erabakita.
Udalak jakinarazitakoaren arabera, «hiri-lurzatien eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario banaduaren eraketa esleitu zion, lehiaketa publikora aurkeztu zirenetatik Araudi baitzen, eskarmentu haundiena eta antzeko lan gehiago eginak zituen enpresa».

Nahasmendua, Donostiatik banatu ondorenetik
Udal Gobernuak dio «beharrezkoa» dela lurzoru ondarearen inbentarioa egitea.
«Badira urte batzuk Astigarragako Udalak landa-eremuko inbentarioa osatu zuela; hirigunekoa, ordea, egin gabe dago oraindik. Astigarragako kaskoan badira pribatuak diren hainbat lursail, eta, horrez gain, beste batzuen jabetza ez dago oso argi».

«Badira urte batzuk Udalak landa-eremuko inbentarioa osatu zuela; hirigunekoa, ordea, egin gabe dago orandik»


Nahasmendu hori, gainera, duela urte batzuetako kontua dela ere azaldu du. «Jabetzaren inguruko nahasmendua Astigarraga Donos­tiatik banandu zen garaitik dator».
Horrexegatik ikusi du Udalak beharra, inbentario hau egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!