Emanaldi bikoitza, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Gimnasia erritmikoako taldeak emanaldi bikoitza du. Alde batetik gaur, 18:00etan, Hernaniko kiroldegian, benjamin topaketako lehenengo fasea gauzatuko da, eta bertara Donostialdeko hainbat klub eta ikastetxe elkartuko dira. Hernaniko partaideak taldeka Langile eta Inma­kulada dira eta bakarka Jone Aguilar, Maider iriondo, Unax Pellejero eta Elene Rodriguez.
Bestetik bihar eskolarteko B mailako alebin eta infantilak Karmelo Baldan lehiatuko dira 10:00etan. Alebinak taldeka Langile 1 eta Langile 2k hartuko dute parte, hiru pilota eta bi esku hutsik, eta bakarka Isabel Gimon eta Izaro Artola infantilak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!