Espainiako Kopako hurrengo bi jardunaldiak martxoan eta apirilean jokatuko dituzte txirrindulari astigartarrek, baina bitartean ez dira geldirik egongo. Bihar bertan, Donostiako Anoetako belodromoan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute junior eta kadeteen mailetako gazteek. Sailkapeneko serieak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta ondoren, bi saio jokatuko dira; 10:30etatik 12:00etara aurrenekoa, eta 15:00etatik 17:30etara.