Gurasos taldeak manifestazioa deitu du bihar, eguerdiko 12:00etan Donostiako Artzai Onaren katedraletik atera eta Bulebarra, Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez! lelopean.
Manifestazio honekin aldarrikatu nahi da «hondakinen gaiaren irtenbideak adostasunean, akordioan, legearen errespetuan eta parte hartze demokratikoan oinarritu behar duela».
Astigarragako GuraSOS taldetik ere, parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.
Babes zabala, osteguneko agerraldian
Biharko manifestazioari babesa erakusteko, hain zuzen, ostegunean agerraldia egin zuten hainbat kirolari, aktore, sagardogile, sindikatuetako ordezkari eta abar luze batek, Donostiako Haizearen Orrazian.
Tartean ziren, besteak beste, Astigarragako Zapiain eta Petritegi sagardotegietako ordezkariak, Ereñotzuko Xabier Solano musikaria edota Hernaniko Barrenetxea IV erremontista.