Azken jardunaldiko lan txukuna errepikatzeko asmoz, Lezora

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Gaur arratsaldeko 18:00etan Lezon, Allerruren kontra jokatuko du Mundarrok.
Ez da batere aurkari xamurra izango, sailkapen orokorrean bigarren postuan baitago, eta Mundarro, aldiz, 13garrenean.
Hala ere, aurreko asteburuan Deustoren aurka bana berdintzea lortu zuten astigartarrek, eta gaurkoan ere, bukaerara arte borrokatuko dute, etxera ahalik eta puntu gehienekin bueltatzeko.

Beñat lesionatuta, geldialdia
Deustoren kontra ondo aritu ziren moreak lehengo asteburuan. Aureneko zatian baloiaren jabe izan ziren ia denbora guztian. Hala ere, ez zuten gol aukerarik sortzea lortu, eta atsedenaldiaren aurretik egindako akats baten ondorioz, kanpotarrek gola sartu zuten.
Bigarren zatian, berriz, ho­beto aritu ziren, eta Markelek berdinketa lortu zuen ia. Baina Beñat lesionatzean, ezin erreakzionatu geratu ziren; sor­bal­da hautsi du gazteak, eta ezingo du gehiago jokatu denboraldi honetan. Partiduko denbora bukatuta erreakzionatu zuten moreek; Mendi­bu­ruk baloia bideratu, Oierrek norabide egokian jarri, eta Gartzi kapitainak lortu zuen berdinketa gola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!