«Hilabete besterik ez, horrenbeste desio, espero, amesten dugun egunerako!»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Martxoaren 19an egingo du Gure Esku Dago-BagaGiltza mugimenduak herri  galdeketa, Astigarragan eta Hernanin.
Hori horrela, Astigarragako taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie orain arte prozesuan lagundu duten guztiei.

Azken txanpan
Herri galdeketarako bidean azken hilabetean sartzeko puntuan gaudela nabarmendu du, hain zuzen, taldeak. «Hila­be­te besterik ez da falta ho­rren­beste desio, espero, amesten dugun eguna iristeko!». Bide horretan «Hernanirekin elkarlanean astigartarrok taldea osatu» izana azpimarratu dute, eta ibilbidea ez dela makala izan.
Baina bide horretan, astigartarren erantzuna eskertu du. «Batzuetan maldan gora, bes­teetan behera... Baina beti aurrera. Talde txikia izan arren, antolaturiko dinamika eta jaialdietan jasotako herritarren erantzunari esker, au­rre­ra egin dugu eta martxoaren 19an astigartarrok erabakitzeko es­kubidea gauzatuko du­gu».

Izena emateko aukera, irekita
Era berean, eskerrak eman dizkie taldeak «prozesu eder honetan zuen hondar aletxoa ipini duzuen astigartar guztiei». Eta horrekin lotuta, kanpainan edota galdeketa egunean la­guntzeko prest daudenei ere, dei egin die, izena emateko, guresku.astigarraga@g­mail.com helbidera idatzita.
«Gogoratu», azaldu dute; «martxoaren 19an erabakitzea erabaki dugu. Guztion esku dago!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!