CD HERNANIko futbol taldeek asteburu garrantzitsua dute. Hasteko jubenilen lehenengo taldeak Ohorezko Mailara igoera lortu dezake gaur Beasainen aurka jokatuko duten partiduan, 16:30etan Zubipen. Sarrera doan. Liga Nazionalean bigarren postuan daude Athletic-en atzetik eta oraindik zaz-pi jardunaldi falta dira liga amaitzeko, baina sei faltan, igoera eskuratu lezake.
Athletic berak, Realak eta Danok Batek ezin dute igo, jubenilen lehen mailan taldea dutelako eta beraz Hernanik eskura du igoera gaur Beasain gainditzen badu. Haundia litzateke, Espainiako mailarik altuena baita Ohorezko Maila eta zazpi multzo daude Espainia osoan. Hernani bigarren multzora igoko lirateke.
Azkoitian eta Erregionalean, liderra eta bigarren sailkatua aurrez aurre
30 minutu beranduago, 17:00etan, Ohorezko Erregional Mailan, Hernanik Azkoitian jokatuko du Anaitasunaren aurka. Lehen eta bigarren sailkatuen arteko partidua izango da. Azkoitiarrak lider daude 46 punturekin eta Hernani bigarren dago lau puntura.
Etxekoek garaipena lortzen badute alde polita lortuko dute aurrera begira, zazpi puntukoa, eta hernaniarrei zaildu egingo zaie Hirugarren Mailara zuzenean igotzeko aukera. Irabaziz gero, aldea puntu bakarrean geratuko da, hamabi jardunaldiren faltan.