Stock Azoka jarri du beste behin Berriak merkataritza eta ostalaritza elkarteak Plaza Berrin, neguko denboraldiko azkeneko gangekin. Atzo izan zuten aurreneko jardunaldia, eta gaur jarriko dute azkenekoz. Goizez izango dira herriko komertzioen 12 postuak, 10:00etatik 14:00etara.