Entrenamenduak partiduak edo erreserbak daudenean bakarrik egoten da piztuta pelotalekuko argia, EH Bilduk azaldu duenez. Baina, «kontuan izanda herrian dagoen gune estalietako bat dela, ikastolako jolastokiarekin batera», neguko arratsalde ilunetan argiak beti pizteko eskatu du.
Izan ere, «argi faltagatik horrelako espazio interesgarria mugatzen ibiltzea zentzugabea da», argudiatu du. Horregatik, «herriko haur eta gazteek aisialdi eta kirol espazio bat gehiago izan dezaten eta pelotalekuari zuku gehiago ateratzeko» argiak arratsaldero pizteko eskatu du.