Hernaniko saskibaloi taldeek sei partidu jokatuko dituzte asteburuan eta horietatik bost kiroldegian jokatuko dituzte. Mutilen senior taldeak Oiartzunen jokatuko du gaur, baina juniorren neska eta mutil taldeek etxean dute gaur partidua 16:45etan eta 18:30etan. Bihar goiz eta eguerdian kadete eta infantilen txanda izango da.