460 zuhaitz berri landatuko dituzte, Aparrain mendian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Familia osoarentzat plan borobila izango dute gaur herritar gazte eta helduek: Zuhaitz Eguna. 53garren edizioa izango da aurtengoa, eta azkeneko urteetan beza­laxe, Aparrain mendiko lu­rretan egingo dute.

460 zuhaitz, prest
Gaur landatuak izan daite­zen, 460 zuhaitz prestatu ditu Udalak gaurko. Horien arte­an, 300 pagoak dira, eta beste 160ak, bertako haritzak dira.

Oinez edo autobusez
Aparrain mendian pasako dute eguna, beraz, Herna­niko familia askok; goizean goiz abiatu, zuhaitzak lan­datu eta hamaiketakoa egin­da, bueltatuko dira herrira.
Batzuk oinez egingo dute Aparrainerako bidea; beste batzuek, aldiz, autobusez. 
Mendiriz Mendiko kidee­kin batera egingo dute bidea oinezkoek. Horiek, goizeko 07:30etan abiatuko dira Ugaldetxorantz, Plazatik.
Autobusa, berriz, goizeko 09:00etan abiatuko da Her­na­nitik; 09:05etan egingo du geldialdia Ereñotzun. Ugal­de­txon egingo dute topo denek, eta Aparrainera oinez igoko dira.

Hamaiketakoa, Aparraingo bordan
Aparrainera iritsi bezain pron­to hasiko dira zuhaitzak lan­datzen: atxurra hartu, zu­loa egin, eta basozainak es­kainitako zuhaitza lurpera­tuko dute. 
Ondoren, Apa­rraingo bor­dara joango dira, eta bertan egingo dute hamaiketakoa.
Eguerdiko 12:30ak aldera egingo dute buelta, eta horre­tarako ere, autobusa aterako da, Ugaldetxotik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!