Gipuzkoako trinkete txapelketan, Cisneros eta Oiaga nagusiak gaur, 17:00etan, irabaztera derrigortuta daude finalerdietara sailkatzeko. Eple taldeko bi pelotari izango dute aurrez aurre. Frontoi berean, ordu erdi lehenago Pagola eta Urruzolak Behar Zanaren aurka jokatuko dute.
Hernaniko frontoian ere egongo dira gaur pelota partiduak. Alebin mailan, 16:00etan hasita, Barrenetxea eta Garcia de Bikuña Intzako bikotearen aurka ariko dira. 16:30ean Salaberria anaien txanda izango da Oiarperen aurka. Eta Agirre-Insausti jubenilek Intxurre taldea dute lehiakide, 17:30ean, kiroldegiko frontoian.