400 euroko saria jaso dute hiru hernaniarrek gidabaimena euskeraz egin izanagatik: Lide Redondok, Hernani autoeskolan ikasitakoak; eta Leire Sevillanok eta Andoni Saizarrek, Otamendi autoeskolan ibilitakoek. Herenegun egin zuten sari banaketa udaletxean, eta bertan izan ziren herriko hiru autoeskoletako ordezkariak (Hernani, Otamendi eta Lagunak), baita Koro Etxeberria euskera zinegotzia ere. Etxeberria berak banatu zizkien sariak, hiru gazteei. Bertan azaldu zuten denera 34 pertsonek ikasi zutela euskeraz 2016an. Horietatik 29k Otamendin egin zuten, hiruk Hernani autoeskolan, eta bik, Lagunaken. Beterri-Buruntzako udalek, bertako autoeskolekin batera, gidabaimenerako materiala euskeraz eskaintzeko ahalegina nabarmendu zuten denek, eta iragarri zuten maiatzean abiatuko dutela berriz ere, Gidabaimena Euskaraz kanpaina.