Inauteri festa, Txirrita eskolan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Inauteriek ez dute hutsik egin­go, beste urte batez, Ere­ñotzun ere. Datorren ostiralean ospatuko dute Inauteri Festa, Txirrita eskolan.
Arratsaldeko lehenengo or­duan hasiko dute ospakizuna, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek, eta baita animatzen diren auzotar guztiek ere.

Kalejira auzoan zehar, hasiera emateko
Goizeko klaseak bukatu eta ondo bazkaldu ondoren, arra­tsaldeko 15:00ak aldera abia­tuko dira kalejiran, eta auzoan zehar ibiliko dira, festa giroa ekarriz, festari hasiera emate­ko asmoz.
Ordubete pasatxo egingo dute kalejiran, kalez kale eta etxez etxe, eta 16:15ak aldera bukatuko dute, fron­toian. Izan ere, bertan izan­go du segida, Inauteri festak.

Emanaldiak eta merendola, festa borobiltzeko
Emanaldiek hartuko dute txan­da, frontoira iristean. Ikus­kizun desberdinak pres­ta­tu dituzte Txirritako ikasleek: dantza emanaldiak, antzerki saioak, bertsoak...
Eta festa borobiltzeko, me­rendola antolatuko du Gura­so Elkarteak, guztiek gozatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!