BI hilabete Landaren jokatu gabe egon ondoren, Hernani etxera itzultzen da gaur, 16:00etan, Ohorezko Mailako hamaseigarren jardunaldia jokatzeko, SilverStorm El Salvadorren aurka. Valladolideko taldea Espainiar Ligako gaur egungo txapelduna da, baita Kopako txapelduna ere. Gainera bigarren dago sailkapenean. Beraz aurkari zaila izango dute hernaniarrek gaurkoak Landaren.
Polidorik zuzentzen duen taldea puntu bat lortzen saiatuko da. Partidua irabaztea ia ezinezkoa izango da El Salvadorren maila ikusita, baina bonusa lortzea sari ederra litzateke eta gutxienez horren bila irtengo dira.