Matrikulatutako guztiak, onartuta

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Matrikulazio kanpaina le­hen­go astean itxi zuen Asti­garragako Herri Eskolak 2017-2018 ikasturterako, eta jakinarazi du «baremaziorik gabe onartu» egin dituela Haur Hezkuntzako 2 urte, 3 urte eta 4 urteko klaseetan izena eman duten ikasle guztiak, «eskaera baino leku huts gehiago daudelako».
Onartutakoen zerrendak ikusi nahi dituenak ikaste­txean eskura izango dituela ere jakinarazi du Astiga­rra­gako Herri Eskolak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!