Gazte Asanbladak antolatuta, pala txapelketa mixtoa jokatuko da gaur, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Foru Plazako frontoian.
Parte hartu ahal izateko aurretik eman behar zen izena, eta guztira, zortzi bikote animatu dira.
Animatzera gerturatzeko dei egin zaie herritar guztiei.
Arauak, zehaztuta
Txapelketa 16:00etan hasiko bada ere, parte-hartzaileei dei egin zaie 15:45etarako frontoian eta jokatzeko prest egon daitezen.
Era berean, jokorako arauak ere aurretik zehaztu dituzte, badaezpada. Hasteko, sakea hirutik bi eta erdirako tartean egin beharko da. Partiduak 15 puntutara jokatuko dira, eta erabiliko diren pelotak tenisekoak izango dira.
Giro ona, helburu
Txapelketa antolatzearen arrazoia izan da «herrian giro ona sortzea», eta horrexegatik, Gazte Asanbladak dei egin die herritar guztiei, jokalariak animatzera gerturatzeko.