Ostiralean eskolan; asteburuan kalean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 01:00

Datorren asteburuan iritsiko dira Inauteriak Astigarragara. Festa giroa jartzen aurrenekoa Herri Eskola izango da; ostiral arratsaldean emango du Inauterietako ikuskizuna, eskolan. Larunbatean, berriz, mozorro tailerra, disko festa eta txaranga izango dira, eta igandean, Euskal Inauterien Konpartsa, Ergobiatik abiatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!