Hainbat zita gaur, herriko pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 17a, 01:00

Asteburu honetan ere, leku batetik bestera ibiliko dira Hernaniko pelotariak, pelota dantzan jartzen. Horietako batzuek gaur bertan izango dituzte aurreneko zitak. Nagusietan, Urkizu eta Lizeagak Zazpi Iturriren kontra jokatuko dute 20:30etan, Amezketan; Arizmendi-Aldunberri Azkoitiaren aurka arituko dira 21:15etan, Hernanin; kadete mailako Salaberria eta Zugastik ere etxean jokatuko dute, 20:45etan; eta maila bereko Tejedor eta Larrañagak Izurun izango dute aurkari, 20:00etan, Ibaetan. Infantil eta alebin mailako hainbat bikotek ere, jokatuko dute gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!