Gaurtik igandera bitarte, Estatuko Mahai Tenis Txapelketa jokatuko dute Valladoliden, eta bertan izango dira hiru hernaniar: Aitor Mitxelena seniorra, eta bi alebin, Irati Artola eta Xabi Moreno. Donostiako Atletico San Sebastian taldean aritzen dira hirurak, eta azaldu dutenez, beraientzat txapelketa horretarako sailkatzea bera, lorpen haundia da; dena den, emaitza onenak lortzeko borrokatuko dute gaurtik, Valladoliden.