Ostiralero bezala, zita jarri dute gaur, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek. Kontzentrazioa egingo dute Zinkoenean, iluntzeko 20:00etan, eta dei egin diete herritar guztiei, bat egiteko: «kalera atera behar gara, guztion eskubideak aldarrikatu eta presioa egitera».