Refugeless jardunaldia egingo dute gaur Kontrakantxa gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, errefuxiatuen egoeraren inguruko hitzaldiarekin, eta hori bukatuta, 20:30ak aldera, rumba kontzertua eskainiko du Agusek, pintxopotea egiten den bitartean.