12 postu gaur eta bihar, neguko Stock Azokan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 17a, 01:00

Denboraldi berria hastear da, eta beraz, neguko arropak eskaparate eta dendetatik desagertuko dira, laster. Azke­neko jantziak saldu ahal izateko, Stock Azoka antola­tzen du Berriak Elkarteak duela urte batzuk, eta gaur eta bihar egingo dute denboraldi honetakoa.

Atsegindegin, euria eginez gero
Eguraldiak lagunduz gero, Plaza Berrin jarriko dituzte postuak; bestela, Atseginde­gin. Batean edo bestean izan, 12 postu izango dira, denera, eta ordutegi zabalarekin bisi­tatu ahal izango dira.
Gaur, goiz eta arratsalde egongo dira; 10:00etatik 14:00­etara, eta 16:00etatik 20:00­etara. Bihar, aldiz, goizean bakarrik izango da azkeneko gangak aurkitzeko aukera, 10:00etatik 14:00etara bitarte.

Herriko 12 denda, azokako postuetan
12 postu horietan, herriko dendariak izango dira. Denda horiek izango dira, hain zuzen: Novedades Valen, Hoki lentzeria, Hiru haurren denda, Kera, Cay Ville, Mahuka, Ibaimendi, Kaixo, Ilargi, Oinatz, Kuluska, eta Eguzki.
Horietako ba­tzuen­tzat, au­rre­neko azoka izango da, aurtengoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!