Hainbat gutiziren artean, bertsotan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 17a, 01:00

arrakastatsua izan da sa­rre­ren salmenta, eta are arra­kastatsuagoa espero da gaur­ko Bertso Gutiziak saioa. Kro­nikak antolatuta, eta Insalu­sen laguntzarekin, bertsoak eta afaria uztartzen dituen ekimena arratsaldeko 19:00e­tan hasiko da, Basque Culina­ry Cenyerren.

Bertso saioa, hasteko
Bertso Gutiziak saioa bi zatitan banatuko da. Aurrenekoan, sei bertsolari igoko dira ohol­tzara, eta Aitor Mendiluzek jarritako gaien inguruan egin­go dute bertsotan. Bertsotara­ko abilezia erakutsiko dute, hain zuzen, Maialen Lujan­biok, Unai Agirrek, Andoni Egañak eta Iker Zubeldiak.
Ordu eta erdiko saioa eskainiko dute, eta ondoren, 20:30ak aldera, luntx-afaria izango da BCCko jantokian.

Gaueko 23:30etan aterako da bueltako autobusa Basque Culinary Centerretik; debalde izango da.

Hamar mokaduz osatutako menua aurkeztuko dute ber­tan, Basque Culinaryko ikas­leek. Modu originalean, zapo­reak nahastuz eta berrituz sortutako errezetak dastatu ahal izango dituzte bertara­tutakoek. Horiek jateko mo­dua ere, berezia izango da, luntx estilokoa, bertaratu­ta­koen arteko solasaldia erraz­tuko duena.

Bukaera, 23:30ak aldera
Nahi adina jan eta edan on­doren, gaueko 23:30ak aldera emango zaio bukaera saioari. Bertaratutakoei buelta erraz­teko asmoz, autobusa jarriko du Kronikak, debalde. BCCtik Hernanira joango da, eta 23:30etan aterako da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!