Berrikuntza bat dauka Hernaniko Hezkuntza Plataformak, herritarrengana iristeko beste bide bat ireki dute. Hemendik aurrera, buletina argitaratuko dute hiruhilabetero, eta dagoeneko argitaratu dute aurreneko zenbakia.
Buletinaren helburua da, hain zuzen, «hezkuntzaren alorrean egiten den lana argitaratzea eta herritarrak informatuak egotea», izan ere, «hezkuntza da jendartea eraldatzeko tresna nagusienetariko bat».
Horretarako, bertan argita-ratuko dituzte, besteak beste, hezkuntzaren inguruko artikuluak, hilero egiten diren hezkuntza eskolen laburpenak, zita interesgarriak...
Eskurragarri, debalde
Hezkuntza Plataformak jakinarazi duenez, debalde egongo da eskuragarri espazio publikoetan (anbulategia, kultur etxea, udaletxea...), herriko kafetegi eta tabernetan, eta baita hernanihezkuntza.wordpress.comen ere.