10 urte bete ditu Goiz Eguzkiko abesbatzak aurten, eta hori ospatzeko, hiru kontzertu egingo dituzte Bestelako musikak eta gainerako festak izenburupean. Bihar izango da aurrenekoa, arratsaldeko 19:00etan, Goiz Eguzkiren egoitzan.
Bakarkakoak eta akordeoiak
Bihar izango dute aurreneko zita, eta eszenatokira igoko dira herriko hainbat bakarlari eta instrumentu-jole, akordeoi taldearekin batera.
Emanaldian parte hartuko dute, alde batetik, Doinu Zaleko musika eskolako ikasleek eta akordeoi orkestrak varieteak eskainiko dituzte; eta bestetik, tangoak eta lirika eskainiko dituzte beste guztiek: Nuria Barbak, Ixiar Zubimendik, Tomás Garmendiak, Karlos Sanchizek eta Imanol Kamiok, hain zuzen.
Beste bi emanaldi, aurrerago
Baina biharkoarekin ez dira 10garren urteurreneko ekintzak bukatuko, beste bi emanaldi izango baitira, aurrerago: martxoaren 10ean bata; eta apirilaren 5ean, bestea.