Kanika Aisialdi Talde berria hasi da martxa hartzen, eta beste ekintza bat antolatu dute, larunbaterako. Txangoa egingo dute Santa Barbarako lakura, eta bertan egingo dituzte zenbait jolas. Horretarako, arratsaldeko 16:30etan elkartuko dira, Atsegindegin.