Bertso Gutiziak ekimena antolatu du beste urte batez Kronikak, Insalusen laguntzarekin. Basque Culinary Centerren izango da arratsaldeko 19:00etan hasita. Hasteko, bertso saioa izango da Lujanbio, Agirre, Zubeldia eta Egañaren eskutik; eta ondoren, luntx-afaria, BCCko ikasleek bereziki prestatua. Kronikak bueltarako autobusa jarri du debalde; 23:30etan aterako da, BCCtik.