Hilaren 23rako, datorren ostegunerako, antolatu du Udal Euskaltegiak aurtengo mintzodromoa, bi txandatan: 10:00etan eta 19:00etan. Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da, eta gaur arte izango da aukera. Ikasleak, euskaldun zaharrak edo berriak... edonor apuntatu daiteke. Horretarako, Udal Euskaltegira jo behar da: 943 331 896 edo euskaltegi@hernani.eus.