60garren urtemuga, umore onez eta sariz betea!

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 01:00

Elkartearen 60garren urtemuga ospatzeko, bazkaria egin zuten igandean Elur Txoriko kideek. Bapo bazkaldu zuten, eta bazkalosteko umore onarekin batera banatu zituzten Elur Txoriko 58garren Mus Txapel­ketako sariak. Bakarkako txapelketan, Mikel Aierdik jantzi zuen txapela, eta Jose Mari Ormazabal izan zen bigarren. Binakakoan, aldiz, Patxi Lopez eta Joxean Inzak lortu zuten garaipena, eta Javi eta Rafa izan ziren bigarren. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bai partehartzaileei, baita laguntzaileei ere.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!