Dagoeneko martxan da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa, eta ostiralean egingo dute debuta bertako taldeek: Hernani I taldea Orion arituko da, eta Ereñotzukoa, etxean, Ur Mian.
Orioko saioa, aurrenekoa
Gaueko 21:00etan hasita, Orioko Gure Etxea elkartean arituko dira Hernani I taldeko kideak, hau da, Maialen Lujanbio, Andoni Mujika, Eñaut Martikorena, Joxe Urdangarin, Aitor Lasarte, eta Jon Altuna ‘Oxan’, bertako Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldeko bertsolarien kontra.
Ereñotzuarrak, etxean
Aski ezaguna duten txokoan eta lagunartean jokatuko dute, ordea, ereñotzuarrek. Izan ere, Ur Mia elkartean arituko dira estreinakoz, Ereñotzuko taldeko sei kideak: Arnaitz Lasarte, Aritz Zerain, Ibon Miner, Iñaki Zelaia, Amaia Otxotorena eta Mikel Perurena.
Etziko zitan, Azkoitiako Ernarraitz II taldea izango dute aurkari, 22:30etatik aurrera.