Zazpi etxebizitzen zozketa, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 01:00

Ostiral honetan egingo da zozketa, iluntzeko 20:00etan udaletxeko Pleno aretoan, alokairu sozialeko erregi­me­ne­ko babes ofizialeko zazpi etxebizitzak esleitzeko.
Zozketan parte hartzeko onartuen zerrenda udale­txe­ko webgunean, www.astiga­rra­ga.eus, ikusi daiteke.

Zozketa, hiru taldetan
Guztira 7 etxebizitza zozke­ta­tuko dira, dagokien garaje eta trastelekuekin, baina hiru taldetan banatuta egingo dira zozketa horiek.
Bi etxebizitza, babes be­re­ziko gizarte-egoeren tal­de­an zozketatuko dira; bi lo­ge­lako etxe bana, bat ego­kitua eta bestea ez. 25 lagun daude multzo honetan izena emanda.
Bigarren multzoan, gaz­teenenean, bi logelako etxe­bizitza bat eta hiruko beste bat zozketatuko dira, 19 la­gunen artean.
Azkenik, hirugarren mul­tzo­an, hiru kide edo gehiago dituzten bizikidetza-uni­ta­te­e­nean, hiru gelako hiru etxebizitza zozketatuko dira, 13 lagunen artean.
Zozketa honetan, hala egokitzen zaionari dagokion etxebizitza esleitzeaz gain, itxaron zerrendak ere osatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!