Herriko ohiturei jarraituz, Zuhaitz Eguna antolatu du Udalak, 44garrenez. Etzi izango da herriko familien egun haundia, Aparrain mendian; bertan pasako dute goiza gazte nahiz helduek, eta beraien hazia jarriko dute naturan.
Aurtengoan, hain zuzen, 460 zuhaitz landatuko dituzte. Horien artean, 300 pagoak izango dira, eta beste 160ak, aldiz, bertako haritzak.
Bi aukera, joateko
Urtero bezala, bi aukera jarri dituzte bertara joateko, autobusez ala oinez.
Oinezko ibilbidea Mendiriz Mendiko kideekin batera egingo dute, eta horretarako, goizeko 07:30etan elkartuko dira Plazan. Ugaldetxoraino abiatuko dira, eta autobusez dijoazenekin elkartu ondoren, igoko dira Aparrainera. Autobusa, aldiz, 09:00etan aterako da Biteri ondoko geltokitik, eta 09:05etan jasoko ditu ereñotzuarrak. Bueltatzeko, autobusa izango da 12:30etan, Ugaldetxotik.