Aurten ere Lehentasunezko mezenasgo jarduera izendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Dobera Euskara Elkartea. Ondorioz, Dobera-Kronikari ekarpena egiten dioten bazkideek dedukzioa izango dute 2016ko Ogasunean.
Beharrezko datuak, Dobera-Kronikari
Dedukzio hori ezarri ahal izateko, beharrezkoa da ondorengo datuak Dobera-Kronikari jakinaraztea hilaren 23a baino lehen: NANaren zenbakia eta izen-abizen ofizialak, NANan agertzen diren bezala.
Hiru bide jarri dira informazioa helarazteko: Larramendi 11tik pasatuz, 943 332 799 telefonora deituz, edo dobera@dobera.eus helbidera idatziz.