Tulipanen atzetik, Xenpelartarrak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 01:00

Gipuzkoako Herriarteko Txa­pelketaren barruan aurre­ne­ko saioa izan zuten astigar­tarrek pasa den igandean. Zi­potza elkartean aritu zen ber­tsotan Urko Casadok, Iker Goñik, Agin Laburuk, Ma­ddalen Laburuk eta Olatz Mitxelenak osatutako taldea, Zarauzko Tulipanak taldea­ren kontra.
Hurrengo saioa, berriz, otsailaren 25ean izango du Astigarragak; kasu horretan, Oreretan, bertako Xenpelar taldearen kontra.
Bi saio hauek aurreneko fasekoak dira, eta Asti­ga­rra­gak aurreneko postuan sail­ka­tu beharko du, bigarren fa­se­ra pasa nahi badu. Hala ere, garbi dago lehia baino, giro ona sortzea dutela helburu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!