Udaletxean bilduko da Plenoa, datorren asteazkenean, eguerdiko 13:30etan. Besteak beste, aurtengo aurrekontuei behin-betiko onarpena ematea espero da bertan. Era berean, Udal Gobernuaren antolaketa berriari buruz ere ariko dira; Zorione Etxezarragak alkate kargua hartu ondorengo aurreneko Plenoa izango baita.