Urteko Ohiko Batzarra deitu du Lizeagako Gibelalde Auzo Elkarteak biharko. Arratsaldeko 19:00etarako jarri dute zita, auzo elkartearen lokalean, Larramendi 11 helbidean. Aurreko urteko akta onartzeaz gain, egoera ekonomikoa eta burututako ekintzen berri emango da, baita ere. Urteko batzarrari bukaera emateko, auzokideen txanda izango da.