Otsailaren 3an inauguratu zuen Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak Hysteron erakusketa. Eta ostegunera arte egongo da ikusgai, Biterin.
Emanaldi berezia, ixteko
Artistaren herria izanda, ez du nolanahi itxiko erakusketa Legarretak, emanaldi berezia egingo dute ostegunean, horretarako.
Erakusketa aretotik, areto nagusira aldatuko dira, eta bertan eskainiko dute Hysteron antzerkia, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Argazkilariaren lana oinarri hartuta, hainbat artistekin elkarlanean egindako ikuskizuna da, horietako batzuk, hernaniarrak: Danele Sarriugartek eta Gorka Setienek testuak errezitatuko dituzte; Txaro Untzillak gorputz adierazpenari ekingo dio; eta Beñat Iturriozek, Aida Torresek eta Mariano Hurtadok musikatuko dute emanaldia.
Herritarrei eskaini nahi diete emanaldia, eta beraz, irekia eta doakoa izango da.