Pala txapelketa larunbatean, 8 bikotek

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 01:00

Herrian giro ona jartzeko asmotan, pala txapelketa herrikoia antolatu du Gazte Asanbladak, larunbat hone­tarako.
Arratsaldeko 16:00etan hasiko da lehia, zortzi biko­teren artean; denak, mix­toak. Baina lehia baino gehiago, ondo pasatzea izan­go da helburua. Horre­xegatik, hain zuzen, anim­a­tzera gerturatzeko deia luzatu diete herritar guztiei, Gazte Asanbladatik.
Txapelketa arratsalde oso­­an zehar luzatzea espero du­te, eta beraz, aukera  nahik­oa izango da, tarteren batean frontoira gerturatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!