Neguko azkeneko gangak, ostiraletik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 14a, 01:00

Negua buka­tzear da, eta  Hernaniko dendak hasi dira denboraldi berriko arropak saltzen. Hori dela eta, pasa den denboraldiko jantziak saltzeko azkeneko ahalegina egiteari ekin diote. Helburu horrekin antolatu du Berriak elkarteak urteroko Stock azoka. 
Ostiral eta larunbat hone­tan jarriko dituzte postuak Plaza Berrin, eta bertan aur­kitu ahal izango dira Herna­niko hainbat dendetako azke­neko gangak.

Nobedade bat, aurten
Aurten, gainera, berrikuntza bat ere izango da: Stock azo­kan erosketaren bat egiten due­nak, herriko taberna ba­tean kafe bat hartu ahal izan­go du, debalde.

San Balentin, gozoagoa
Horren aurretik, San Balentin egu­na ospatuko dute gaur Be­rri­­ak elkarteko kide batzuk.  Egu­­na gozoagoa egiteko hel­bu­ru­a­rekin, pastak banatuko di­tuzte erosketak egiten dituztenei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!