Oriaren jaitsieran lehiatu zen larunbatean, Hernaniko Maialen trainerua. Eta ez zen makal ibili! Bosgarren sailkatu zen, 17 traineruren artean, 14:40 denbora eginda. Aurretik izan zituen Hibaika, San Juan, Orio eta Donostia Arraun Lagunak. 23 segunduren aldea besterik ez zuen izan, irabazlearekin.