Bi aipamen berezi eta urrezko 21 domina, pianista hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 12a, 01:00

Urtero bezala, aurten ere izan dira Andoaingo Pia­no Jaialdian, Her­na­ni Musika Eskolako ikasleak. 9 eta 17 urte bitarteko ikasleak aritu dira, eta partehartzea oso haundia izan da; lortutako emaitzak, berriz, bikainak!
Bakarlari eta lau eskutarako modalitateetan jo dute hernaniarrek; guztira, 31 ikaslek: Garazi Agirreurreta, Naia Al­ber­di, Nora Arcelus, Paula Arjo­na, Malen Arregi, Sara Andres, Andrea Dominguez, Unai Este­vez, Ibon Etxegia, Igone Fer­nan­dez, Ainhoa Galan, Eneko Garmendia, Ana Huitzi, Xabier Huitzi, June Jimenez, Joseba Korta, Alicia Maiza, Paula Martin, Intza Nabarro, Ander Olasagarre, Markel Olasaga­rre, Sara Ortiz, Leire Perez, Na­ya­rit Perez, Gorka Pulido, Ne­rea Rodriguez, Markel Rodri­guez, Andoni Sudupe, Maria Te­lletxea, Auritz Txintxurreta eta Thais Zambrano.

Gorka Pulido eta Joseba Korta, bukaerako kontzertuan
Gustora aritu ziren denak, eta baita fin ere. Guztien artean, urrezko 21 domina ekarri zi­tuz­ten, eta zilarrezko zortzi. Baina sari haundiena, Gorka Pulidok eta Joseba Kortak lortu zuten: aipamen berezia jaso zuten, ohore haundiko saria; eta horrekin, aukera izan zuten, baita ere, bukaerako kontzertuan jotzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!