Torturaren kontra, antzerkia eta kontzentrazioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 12a, 01:00

Torturaren kontrako eguna izango da biharkoa, otsailaren 13a. Eta hori horrela, bi ekintza antolatu ditu Kontrakantxa gaztetxeak, arratsalderako.
Batetik, 18:30etatik aurrera, kale antzerkia egin­­go dute. Eta ondoren, kontzentrazioa egingo dute, Tilosetako eskaileretan, iluntzeko 20:00etan.

Sortuk ostegunean, komisaldegi aurrean
Hernaniko Sortuk ere, kontzen­trazioa deitu du, Tortu­ra­ren kontrako egunaren bueltan. Baina bihar ez, ostegunean izango da: Ertzaintzaren komi­saldegi aurrean, arratsaldeko 19:30etan jarri dute zita.
«Tortura errealitate latza izan da Euskal Herrian. Joxe Arregi Madrilen torturapean hil zutela 36 urte betetzen direnean, bere hitzak datozkigu gogora: oso latza izan da», salatu du Sortuk. Eta gaineratu du: «tortura, ordea, ez zen duela 36 urte bukatu, ezta gu­txiagorik ere. Horregatik, es­ka­tzen diegu indar polizialen erantzule diren erakundeei, Espainiako Estatuari eta Eus­ko Jaurlaritzari, inpunitatea bukatu dadila, eta egin dezatela biktima guztien aitortza, erreparazioa, eta jarri ditzatela ez errepikatzeko bermeak».

Kontsumoari buruzko saioa gaur, gaztetxean
Bestalde, kontsumoari buruzko bigarren saio bat egingo dute gaur, Kontrakantxa gaztetxean, arratsaldeko 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!