Onartu ditu 2017ko Udal Aurrekontuak, Goizuetako Udalak. Astelehenean egin zuten plenoa, eta aho batez onartu zituzten. Sarrera eta gastuen artean, diferentzia daukate aurrekontuek: 828.240 euroko sarrerak, eta 717.074 euroko gastuak.
Diferentzia horren zergatia azaldu du Unai Loiarte alkateak: «zenbait obra egiteko asmoa daukagu 2017an, gerakinarekin eta diferentzia horrekin finantzatuko direnak». Izan ere, aurrekontuetan ezin dira jaso, gerakinarekin finantzatuko diren inbertsioak; eta beraz, aurrekontu modifikazioak egin beharko ditu Goizuetako Udalak, horiek txertatzeko.
Aurrekontu modifikazioak eginen ditu Udalak, zenbait obra txertatzeko.
Iragarki taulan, ikusgai
Aurrekontuen hasierako onarpena, ostegunean jarri zuten udaletxeko iragarki taulan, eta datorren astean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitaratzen den egunetik hasita, 15 egun balioduneko epea izango da, alegazioak aurkezteko.