Irabazi ez, baina bai otar ederra etxera!

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 4a, 01:00

Larunbatean izan zuen Euskararen Ginkanako finala, Goizuetako Xapo taldeak, Kutxa Ekogunean. Bertan jokatu zituzten azkeneko lau probak, lehiaketako lau talde onenek. Eta horien artean, Lizarrako Mintzamendi­pintxo­potepraktika taldea nagusitu zen. Dena den, ez irabazi arren, ez ziren esku hutsik bueltatu goizuetarrak. Xiberuko otar eder bat ekarri zuten etxera, egin duten lehiaketa bikaina saritzeko!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!